Sukaldea

Erromatar Inperioa handia zen eta komunikabide onak zituen. Merkataritza oparoa medio, aurreko garaietan baino janari-aukera zabalagoa zeukaten; horietatik guztietatik dastatu ahal izatea, ordea, ez zegoen pertsona guztien esku. Erromatar kulturarekin batera, besteak beste, olioa, ardoa eta gisako produktu garrantzitsuak ezagutu zituzten; gainera, bertako bizilagunen baxera pieza berri eta praktikoekin osatu zen.

Hemen ikusten duzun sukaldearen bidez, erromatarren ohitura gastronomikoen berri izan dezakezu.

 


 

 

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org