Otorduak

Erromatarrek hiru otordu egiteko ohitura zuten: gosaria (jentaculum), bazkaria (prandium) eta afaria (cena). Lehen biak, xume eta arinak, zutik hartzen zituzten askotan. Eguneroko gosari bat, adibidez, honelakoa zen: gazta ogi pixka batekin. Bazkaltzeko, haragi hotza, barazkiak eta fruta. Afaria eguneko otordu sendoa zen. Ohituraren arabera, arratsaldeko bainuaren ondoren afaltzen zen, erabat ilundu aurretik: octava horaren inguruan neguan, eta nona horan udan.

 


 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org