Galderak

Zer ziren graffitiak?

Hilarrietan idatzitako testuak
Zeramiketan egiten ziren seinaleak
Brontzezko plakak

Zer ziren lucernae direlakoak?

Olio-kriseluak
Argia zuen intsektu mota bat
Zuziak jartzeko leku bereziak

Zer zen stylos bat?

Artista batek sortzeko zuen era pertsonala
Harri gainean idazteko tresna
Tresna puntazorrotz bat, oholtxo ezkoztatuetan idazteko erabilia

Nolako informazioa ematen zuen hilarri batek hildako pertsonari buruz?

Gehienez ere filiazioaz, ahaidetasunaz, jatorriaz, adinaz, lanbideaz... informatzen zuen
Kasu guztietan aurreko puntuan aipatutakoez informatzen zuen
Ez zuen batere informaziorik ematen, soilik irudikapen figuratiboak zeuzkan, baina testurik ez

Erromako zein jainkori eskaini zioten Andelosko plaka?

Martitzi
Jupiterri
Apolori

Zein hizkuntzatan idazten ziren hilarrietako testuak?

Latinez
Latinez, baina zenbaitetan euskal izenak agertzen ziren, hala nola Andere, Nescato, Gison edo Illuna
Hilarrietan ez zen testurik azaltzen

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org