Galderak

Zer dira termak?

Ikuskizun publikoetarako eraikin biribilak
Hirietako etxe nobleak
Aisialdirako lekuak, ur bero zein hotzeko bainuekin, gimnasioarekin, liburutegiarekin

Joan al zitezkeen gizonezko eta andrezkoak aldi berean termetara?

Ez, batzuk arratsaldez eta beste batzuk goizez joaten dira
Bai, baldin eta termetan gizonezkoentzako eta andrezkoentzako instalazio bereziak badaude
Bi erantzunak zuzen daude

Zer da sudatorium delakoa?

Lurruna eta giro beroa zeuzkan termetako gela bat
Ur hotzez beteriko igerileku bat daukan termetako gela bat
Gimnasioa

Zer da tepidarium delakoa?

Izerdia botatzeko lurrunez beterik zegoen termetako gela bat
Giro epeleko gela bat
Patio baten inguruan antolatutako etxe noble mota bat

Egon al zen termarik gaur egungo Gasteizen?

Ez, termarik hurbilenak Calagurri-n zeuden
Bai, Arkaiako termak
Ez, orokorrean ez zen egon termarik Euskal Herrian

Nolako jendea joan ohi da termetara?

Jende aberatsa, sarrera garestia delako
Jende aberatsak bere terma propialak ditu; jende arrunta terma publikoetara joaten da
Militarrak, funtzionarioak eta erlijiosoak

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org