Galderak

Noiz agertu ziren krisiaren lehen sintomak Erromatar Inperioan?

I. mendean
II. mendean
IV. mendean

Zer-nolako ondorioak izan zituen III. mendeko krisiak Euskal Herrian?

Hiriek nozitu zuten krisia gehienbat, eta asko desagertu egin ziren, hala nola Iruña/Veleia
Krisia ez zen nabaritzen Euskal Herrian. Erromatar garaiko une hoberenetariko bat zen beretzat. Orduan fundatuko zen, esate baterako, Pompaelo
Krisia nabaritu zen, baina hiri batzuk harresiz inguratuta zeuden, eta beren garrantzia sendotuta suertatu zen

III. eta IV. mende bitartean Erromatar Inperioa ez zen bere unerik onenean, baina penintsulako hiri garrantzitsu batzuk oso sendotu ziren. Zer dela eta?

Astorga-Bordele vian zeudelako eta handik mesetako laborea esportatzen zelako, hain beharrezkoa Rhin-eko mugetan
Landatarrak hirietan babesten zirelako
Hirietan soldadu-talde berriak sartu zirelako, eta produktuen eskaria, beraz, igo egin zelako

Zer izan ziren bagauden matxinadak?

Laguntza taldeen izena
Hilabetearen lehenari ematen zaion izena
Matxinadak, IV.-V. mendeen bitartean gertatu ziren gatazka bortitzak

Noiz sartu ziren alanoak, sueboak eta bandaloak Iberiar penintsulan?

III. mendean
V. mendean
VI. mendean

Egia al da Historiaurretik inor bizi ez zen harpeak berriro okupatu zituztela Erromatar Inperioaren azken aldian?

Bai
Ez
Bakar bat: Los Husoskoa

Zer gertatu zen Erromatar Inperioa erori ondoren?

Galtzada sare guztiak eta merkataritza jarduera guztiak galdu ziren
Merkantziak galtzadetatik garraiatzen segitzen dute, eta hiri batzuek garrantzia galdu arren, askok aurrera egin zuten
Galtzada-sareak are garrantzi handiagoa zuen

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org