Galderak

Noiz erdietsi zuen hedadurarik handiena Erromako Inperioak?

K.a. I. mendean
K.o. III. mendean
K.o. I. mendean

Hasieran, Iberiar penintsula bi probintziatan banatu zen: Hispania Ulterior eta Hispania Citerior. Zerk egiten zuen bien arteko muga?

Ebro ibaiak
Arga ibaiak
Pirinioek

Konkista-prozesua bukatutakoan, Erromak banaketa administratibo berri bat ezarri zuen. Horretarako zer neurri hartu zituen?

Ulterior eta Citerior probintziak eratzen ditu
Hispania Citerior probintziak Tarraconense izena hartzen du, Tarraco izanik hiriburua
Kanpamentu militar iraunkorrak sortzen ditu, populazioaren mugimenduak kontrolatzeko

Zer gertatu zen 212. urtean?

Julio Zesar erail zuten
Inbasio barbaroak hasi ziren germaniar herrien lehen erasoaldiekin
Karakala enperadoreak Constitutio Antoniana ezarri zuen, eta ordutik aurrera probintzietako biztanle libre guztiak Erromako hiritar izan ziren

Gaurko Iruñeri dagokion Pompaelori buruz, zein baiztapen ez da zuzena?

Barduliarren lurraldean kokatzen zen
Gerra sertoriotarren ingurunean sortu zen, K.a. 75.-74. urteak aldera
Leku estrategikoan zegoen, Akitaniarako bidea menderatuz

Barduliarrak erromatarrak baino lehenagoko tribuetariko bat ziren. Non bizi ziren?

Gaur egungo Nafarroaren lurraldean, gutxi gora behera
Gaur egungo Araba eta Errioxaren hegoaldean
Arabako ekialdean eta Gipuzkoako zati handi batean

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org