Galderak

Noiz orokortu zen diruaren erabilera Euskal Herrian?

Erromatarrak heldu baino lehen, Burdin Aro guztian zehar
Erromatarren munduarekiko lehen harremanez geroztik, eta batik bat zerga-arloa sartu zenez geroztik
Erromatar garaiaren bukaeran, erromatarren eragina handiena zen unean

Zein lehengaik zeukaten eskari handia Euskal Herrian?

Laborea, esnea eta irina
Frutak eta barazkiak orokorrean, baita ehun mota asko eta produktu exotikoak ere
Olioa, ardoa eta arrain gazituak

Zein ziren gehien ustiatzen ziren lurrak?

Emankorrenak, Kantauri kostakoak, alegia
Nekazaritzarako emankorrenak, hau da, Nafarroako Erribera, Arabako Lautada eta Akitaniako ibar zabalak
Gipuzkoako barrualdekoak

Non zeuden burniolak?

Foruan, Alorian, Las Hermitas-en (Araba) edo Iruña/Veleian
Najerilla ibarrean (Errioxa)
Ez zegoen halako lantegirik, ez Euskal Herrian, ez inguruan

Zer lehengai ustiatzen ziren Euskal Herrian?

Kantauri kostaldeko ikatza batez ere
Kantauri aldeko burdina eta galena, eta Ereñoko kareharri gorria
Erromatarren garaiko Euskal Herrian ez da lehengairik ustiatzen

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org