Galderak

Erromatar kulturaren etorrerak funtsezko aldaketarik ekarri al zuen Euskal Herriko sinesmenen mundura?

Bai, debekatu egin ziren bertako erlijioak, eta erlijio ofiziala indarrez ezarri zen
Bai, batez ere kristautasunaren etorrerarekin batera, oso bizkor nagusitu baitzen Erromatar Inperioko erlijio ofizialtzat ezarri zenetik
Ez, jada bazeuden sinismenei eutsi egin zitzaien, eta berri batzuk onartu ziren

Noiz bilakatu zen kristautasuna Erromatar Inperioaren erlijio ofiziala?

IV. mendearen bukaeran
II. mendean
VI. mendean

Noizkoak dira Euskal Herriko lehen kristau-aztarnak?

III. mendekoak
V. mendekoak
I. mendekoak

Hileta-errituetan zer zen ohikoena Euskal Herrian?

Errausketa. Ehorzketa Behe-Inperioko garaian hasi zen nagusitzen
Ehorzketa edo lurperatzea. K.a. I. mendetik aurrera, hala adierazten duten nekropoli asko daude
Erantzun biak zuzen daude

Zer irudikatu ohi zuten hilarrietan?

Sinbolo astralak, landare motiboak eta animalien irudikapenak
Pertsonak, batzuetan gauzekin batera
Erantzun biak zuzen daude

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org