Erromatar bidea

Erromatarren galtzadak baliabide garrantzitsua izan ziren erromanizazioan. Bide horiek ahalik eta zuzenen egiten zituzten, garrantzi handieneko guneetan, hala nola, hiri handietako ingurunean. Arreta handiz egiten zituzten: haien profileak muino itxura zuten, ura alboko arroiletatik joan zedin; zimentazioak geruza batzuk zituen, drenaje bereziz horniturik. Bide ertzetan miliaria izeneko mugarriak ezartzen zituzten erromatar milia bateko distantzia adierazteko, hau da, 1.478,5 metro bakoitzeko. Italian, miliaria horiek Erroma hartzen zuten abiapuntutzat distantzia adierazteko, eta probintzietan hiriburu edo hiri garrantzitsuenetik abiatzen ziren. Inskripzio bat izan ohi zuten, galtzada egin edo konpondu zuten agintarien –magistratuen edo enperadorearen– izenekin.

 


 

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org