Erlijioa

Erlijio eta sineste espiritualen munduan, erromatarren etorrerak ez zuen erabateko aldaketarik ekarri. Lehengo sinesteak hein handi batean mantendu egin ziren, eta erromatarren munduko beste berri batzuk arian-arian egokituz joan ziren; askotan, erromatar itxuren azpian bizirik iraun zuten lehengo sineste eta erritualek. Kristautasunaren agerpenak eta hedapenak garrantzi handiko aldaketa ekarri zuen Antzinatean. Kristautasuna, K.o. IV. mendetik Erromatar Inperioaren erlijio ofiziala bazen ere, V. mendearen hasiera arte ez da Euskal Herrian dokumentaturik ageri.

 


 

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org