Burdin Aroa

La Hoyako herrixka Kantabriako mendikatearen oinetan zegoen, gaur egun Arabako Errioxa deitzen den eskualdean. Ekialdetik mendebaldera doan bidean egonik, harreman errazak zituen Ebroko ibarrarekin, mesetako iparraldearekin eta Kantauriko alde guztiarekin. Harresi batek babesten zuen herrixka. Bigarren Burdin Aroan gaude. Garai horretan, aurrerapen handiak gertatu ziren zeramikagintzan eta nekazaritzan (lurra lantzeko sistema berriak, golde eta errota berriakā€¦). Laborea zen ekoizpen nagusia; horrekin, besteak beste, garagardo moduko bat egiten zen. Ez zuten ardoa ezagutzen, hori erromatar kulturarekin batera iritsi baitzen. Hemen La Hoyako etxebizitza bat ikus dezakezu.

 


 

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org