Aisialdia

Koadrigak, gladiadoreen borrokak… ikuskizun publikoz ospatu ohi zituzten jai eta gertakari nabarmenez beterik zegoen erromatarren egutegia. Botere publikoek, magistratuek edo pertsona gorenek finantzatu ohi zituzten, baina halako diru-kopuruak gastatzen ziren ikuskari horien antolaketan ezen, sarritan, enperadoreak berak bere gain hartu behar izan zituen zorrak. Herria jolas bidez kontrolatzeko erabiltzen ziren ikuskizunok. Euskal Herrian gutxi ziren halako ikuskariak aurkezteko eraikinak: teatro posible bat Iruñan eta zirku bat Calagurrisen (Kalagorri). Nolanahi ere, eraikuntza berezi horiek ez ziren ezinbestekoak gertatzen; xede horretan, plazez edo denbora baterako instalazioez balia zitezkeen betiere.

Zirkuko lasterketetan hainbat taldek parte hartzen zuten: talde zuria, berdea, gorria eta urdina. Publikoak ongi pasatzen zuen eta apustu ugari gurutzatzen. Marrazki honek Calagurrisko (Kalagorri, Errioxa) zirkuan eginiko koadriga-lasterketak gogoratzen ditu. Hemen, modu eskematikoan, irudikaturik ageri dira bai spina, gurdiak inguratu beharreko erdialdeko murrua, eta bai helmuga ere, girnalda batez seinalatua. Txapelduna ereinotz-koroa, garaipenaren sinboloa, buruan duela ageri da.

Baso pornografiko hau Adonisen jaiarekin erlazionaturik dago

Baso honetan zodiakoaren zeinuak irudikatzen dira.



 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erromanizazioa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org